15 de julio de 2007

Mahai ingurua


Aupa! Sartu zarete blogean! Beno, ondo dago. Ni gustiloa hartzen hasi naiz honi, eta gainera uste baino errazagoa da. Badakit ze eskatuko dizuedan Mahai Inguruan esan zirenak kontatzearen truke, ZUEN KOMENTARIOA. Horretarako COMENTARIOS agertzen den lekuan klikatu eta zuen iritzia sartu, fale?

Mahai inguruak ordu eta erdi inguru iraun zuen. Jendeak galderak planteatu zizkieten eta hirurek, Daniel, Suresh eta Vance galderok erantzuten, iruzkintzen zituzten. Oso kuriosoa zen Vancek bere itzaldietako ildoa jarraituz galdera guztien erantzuna interneteko web orrien bidez eskaintzen zuen, erantzun guztiak sarea daudela erakutsi nahian.

Galderak bi bidetatik joan zirela esango nuke. Alde batetik irakasleoi klasea emateko orduan azterketak gure metodologia nola baldintzaten duen eta bestetik hizkuntz txiki eta botere gutxikoek dituzten arazoak.

Lehen galdera klasean diskurtsoen generoak ze leku behar duen azterketa helburu den klaseetan izan zen. Danielek onartzen zuen azterketen eragina, beraz helburu hori ardatz hartuta beste diskurtso batzuk ikasleekin NEGOZIATZEA proposatzen zuen.

Galdera horrek beste honetara eraman gintuen: diskurtsoen generoari buruz ari garen bitartean azterketak eredu klasikoagoakoak dira, zer egin daiteke? Danik esan zuen arrazoi asko medio azterketak direla hizkuntza baten ikasketa prozusuan dagoen atal kontserbadoreena, baina, hala ere, bere ustez hori ere aldatzen ari dela, Europako Markoak ere komunikatiboagora bideratzen ari baita. Beraz, egia da arazo bat dela baina baikorra da aldaketari begira.

Honekin lotuta, Sureshek bere ikasleei azterketa klasiko hauek diskurtso genero bat gehiago bezala aurkezten die, besteei balioa emanez.

Galdea bat Venezuelako tribu batzuen hizkuntzen irakaskuntza nola egin izan zen, hizkuntza hauek inoiz idatzi gabeak badira. Beste hiru galdera ingeleseko irakasleek egin zituzten eurek nerabeekin ikusten dituzten arazoi buruz.

Bukatzeko galdetu ziguten ea EHa irekita dagoen beste komunitateak onartzeko. Berriro azpimarratu zuten hizkuntzak gehitu egin behar direla, eta hizkuntza bat ezinbestekoa dela komunitate batean sartzeko. Nola erakarri jendea hizkuntza horrerata? Danielen ustez Identitatearekin lotuz.

Gauza gehiago ere esan ziren, baina nahikoa izango da, ezta? Hala ba, orain zuen txanda komentarioekin!

Aitor

3 comentarios:

vanstevens dijo...

Epa Aitor!

Kosta zaigu zu Interneten aurkitzea! Hemen ibili gea Mari Karmen eta biok. Sartu gea pagina guarro baten... en fin. Eskerrak googletik sartzea okurritu zaigun! Zure bloga oso ondo. Zenbat idatzi dezun! eskerrik asko sinposi zoragarri horrekatik. Bidenabar, beste gauzak ere irakurri ditugu. Badakizu komentario hau idazteko izena eman behar izan degula!!! Bukatzeko, oso garbi geratu da zer nola joan zen ostiralekoa. Baina, eta zure inpresioa? Argigarria izan zan? Atera zenuen ondorioren bat gurekin konpartitzeko prest?
A! Ahaztu aurretik, zer moduz Juanba ingelesez? ala neska zoragarri horren zerbitzuekin kontau zenuten?

vanstevens dijo...

Sinposi ez, barkatu, sinopsi, faborez.

Sobre Ruedas dijo...

Aupa pareja! Joe, ni ere erregistratu behar izan naiz zuei erantzun ahal izateko! Azkenean Gmaila ireki det.

En fin, hainbeste gauzekin ez dakit aklarauko naizen! Arratsaldeko mahai ingurua? Ondo. Juanbari buruz esango dizuet arratsaldean "animatuago" etorri zela, interpretau nahi dezuen bezela! Nire ondori nagusia izan da, ordenagilua sekulako erramineta dela eta ezagutzea komeni zaigula behar dugunean erabili ahal izateko. Adbz, blogarena sekulakoa iruditzen zait udagaraian ikasleek euren hartean idatziz harremanak izateko, etzaizue iruitzen?
GAinontzean Sureshek eta bereziki Danielek esandako gauzatxo batzuekin geratzen naiz.

Beno, hemen aurrera ere badakizue nondik ibiliko naizen! Beraz, nahi duzuenera arte!