26 de diciembre de 2009

2009ari begira

Eguberri on, blog-zale! Bisitari berria bazara, ongi etorri.

Aitortu behar dizut Blog hau landarea balitz ia ureztatu gabe atera behar izan duela aurrera. Beraz, izatekotan ere espezie gogor horietakoren batekoa beharko du, basamortuko kaktusa edo!

Inongo pretentsiorik gabe idazten dut bertan, noizean behin, atsedentxo bat egin eta gauzak berrikustea ondo baitator.

2007ko urte amaieran UNICEFek urte hartako argazkirik onenak eman zituen argitara. Neuk gehien gustatu zitzaidana ekarri nuen txoko honetara. Hor izango duzue, behealdean 2007ko azken sarreretan.

Aurten, aldiz, ez dut kanpora begiratu eta atera ditudan argazkien artean gehien gustatzen zaidana aukeratzen saiatu naiz. Hauxe aukeratu dut eta ez dakit zehazki zergatik. Koloreengatik? Itzalarengatik? Denboran bidaiatzera naramalako?... ez dakit, baina zuei eskaintzeko modukoa iruditzen zait.

Urte berri bikaina izan dezazuela!


Aitor



16 de octubre de 2009

Danubion behera Europan barna




Abuztuan 3 lagunekin batera (4 egun batzuetan!) Europaren bihotzetik ibili gara bizikletaz. Frantzia zeharkatu genuen autoz, Suizatik sartu-irtena,Oihan Beltza zeharkatu, Alemaniko Babaria eskualdean gari soroetan mozkortu, Austriako Kontzentrazio Zelaietan isildu, Eslobakian gorritu eta Budapesten galdu. Hori eta askoz gehiago izan dira 27 egun horiek.

19 de abril de 2009

Paz-ko Astea!


Doinua: Domingok egin eban

lastosko zubixe (hey!)


  1. Aste Santu santua!

Nolako irrika!

Granadara juteko,

egin gendun zita…

eta ideia hura

ospatzen hasita,

egun bat galdu gendun

resakaz etsita


  1. Baina astelehena

hasi gendun guapo,

hiru lagun-zahar eta

furgoneta, bapo!

Alpujarretaraino

abitu beharko…

iritsi ta lotara

guztia biharko!


  1. Asteartean goiztxo

ez ginen zutitu.

Kanpin eta trasteak

furgonetan bittu

mugitzen hasterako

euria aditu…

eta itzuli arte

ez zuen gelditu.


  1. Biharamuna berriz,

Granada hiria,

eta Alhambraraino

joan behar ia,

hango monumentu ta

hango jende pila…

galduta pasa nuen

bisita erdia.


  1. Osteguna euritan,

jadanik etsia,

bisitatu genuen

“parque de ciencia”

badakigu guztiak

dula garrantzia,

baina galdu genuen

gure pazientzia!


  1. Ta konturatzerako

ostirala zala,

ia azken eguna,

aibala, aibala!

Gutarretaz oroitu

beharko ginala…

Ta gezurrez beteta

bidali postala.


  1. Eta larunbatean

bidaia bukatu.

Furgonetan sartuta

etxera abiatu.

nahiz ta “arazoren bat”

nahi nuke aipatu:

berriro ere gustora,

ni baietz bueltatu!





16 de febrero de 2009

Bonjour!

Ikaragarriak dira Pirineoak.

Frantziako lautadatik zoaz ziztu bizian eta bapatean hantxe azaltzen dira, izugarri. Zure txikitasunaren jabe egin zaitezen.

Asteburua eskiatzen pasa dugu Frantzian, Luz Ardidenen hain zuzen. 6 lagun, eguraldi zoragarria eta Pirineoak erabat zurituta, gehiago eskatzerik?

Aitor