19 de abril de 2009

Paz-ko Astea!


Doinua: Domingok egin eban

lastosko zubixe (hey!)


  1. Aste Santu santua!

Nolako irrika!

Granadara juteko,

egin gendun zita…

eta ideia hura

ospatzen hasita,

egun bat galdu gendun

resakaz etsita


  1. Baina astelehena

hasi gendun guapo,

hiru lagun-zahar eta

furgoneta, bapo!

Alpujarretaraino

abitu beharko…

iritsi ta lotara

guztia biharko!


  1. Asteartean goiztxo

ez ginen zutitu.

Kanpin eta trasteak

furgonetan bittu

mugitzen hasterako

euria aditu…

eta itzuli arte

ez zuen gelditu.


  1. Biharamuna berriz,

Granada hiria,

eta Alhambraraino

joan behar ia,

hango monumentu ta

hango jende pila…

galduta pasa nuen

bisita erdia.


  1. Osteguna euritan,

jadanik etsia,

bisitatu genuen

“parque de ciencia”

badakigu guztiak

dula garrantzia,

baina galdu genuen

gure pazientzia!


  1. Ta konturatzerako

ostirala zala,

ia azken eguna,

aibala, aibala!

Gutarretaz oroitu

beharko ginala…

Ta gezurrez beteta

bidali postala.


  1. Eta larunbatean

bidaia bukatu.

Furgonetan sartuta

etxera abiatu.

nahiz ta “arazoren bat”

nahi nuke aipatu:

berriro ere gustora,

ni baietz bueltatu!