20 de noviembre de 2007

XXVI. eguna. India.

India. Behin baina gehiagotan ikusi ditugu hango irudiak. Dokumentaletan ere azaltzen dira hango kultura eta bizimodu ezberdinak. Ni liluratu egiten nau. Ikusi goiko irudia: nundik ikusten du makinistak? Iñaki, Lizarrako lagunari, entzun nion esaten:"India, es como dar un pais a los gitanos!"
Iazko Aste Santua zen. Bizikletaz abiatu nintzen Santiago aldera. Zumarragatik Etxarrira egin nuen lehen eguna, Lizarrustitik. Eguardi aldera abiatu nintzen arren arratsalderako bertan nintzen. Oso ibilbide polita iruditu zitzaidan Ataunen gora Lizarrustiren gailurrera iritsi arte. Handik behera Sakanara. Etxarrik kanpina dauka eta bertan egin nuen gaua. Gainera, kasualitatez, munduari bira BIZIKLETAZ ematen ari zen zuizar bat ezagutu nuen. Hiru urte zeramatzan bizikleta gainean eta Patagoniatik zetorren berriro Zuizara itzultzeko. Ez dakit zenbat ordu aritu ginen biok hizketan bere bidaiari buruz! Dakidana da biok berandu samar esnatu ginela je,je Hurrengo batean kontatuko dizuet Andrea-ren istorioa.
Bigarren eguna Etxarritik Lizarrara egin nuen Lizarraga portu luzea igaroz. Oso egun polita egin zuen. Etxarri zalaparta batean utzi nuen asteburu hartan Topagunea ospatuko zelako bertan eta Lizarragako portutik Sakana begiratzea sekulako plazerra izan zen. Lizarragako tunela pasa eta beste istorio batzuk hasi ziren.
Kontua da Lizarran Iñaki eta Arantxa nituela zain. Iñaki nire ikaslea izan zen Maizpiden eta Santiagoko bidea egiteko asmoa komentatu nionean bere etxerako gonbidatu ninduen. Bi egun egin nituen bertan eta herria pixka bat ezagutzeko aukera izan nuen Iñaki eta Arantxari esker. Errioxara ere joan ginen, Arnedilloko "poza"tara eta bueltakoan Edurne ere, Sartagudako beste lagun bat Lizarrara animatu zen. Afari mundiala prestatu genuen eta laster hasi ginen ardoarekin animatzen. Iñaki eta Arantxa oso bidaiazaleak dira. Londresen ezagutu zuten elkar eta bidaietan gertaturikoak kontatzen hasi ziren. Sekulakoak izan ziren Indiari buruz kontaturikoak.
"India erokeria bat da" esaten zigun Iñakik. "Edozer gauza gerta daiteke bertan" Kontatu zigun ezkontza bat ospatzen ari zirela: ezkongaiak, familia, lagunak eta nik ez dakit zenbat jende. Denak ilaran, karroza eta guzti. Bapatean mendian behera azaldu dira dozena erdi behi arrapaladan. Akabo! Agur ezkongaiak, lagunak eta karrozak dena txikituta! Hala ere Iñaki harrituta utzi zuena ezkongaien lasaitasuna izan zen, dena normala balitz bezala. Inork ez zien behi madarikatuei ostikorik eman.
Indiaren beste ezaugarri bat "kasta" kontua da. Iñakik dioenez, Indian ba omen daude kasta desberdinak eta jaio zaren kastaren arabera lan batzuk eta bizimodu bat eramango duzu zure bizitza osoan. Behartsuen kasta, erdikoa, aberatsena..."Eta ba al dakizue zein den goren daudenak?" Guk ideiarik ez. "Tximuak, tximuak dira Indiako jaun eta jabe!" Guk barre egiten genuen, baina ikusi-ikusi...

Monos agresivos roban móviles y asaltan casas al noreste de India

AFP - lunes, 19 de noviembre

GUWAHATI, India (AFP) - Monos fuera de control asaltan a los habitantes de una zona al noreste de India para robarles sus teléfonos móviles e irrumpen en las casas para tomarse bebidas de las neveras. Los monos se han acercado mucho a las ciudades en los últimos años por la reducción de la superficie forestal.

"Los monos están causando estragos en mi jurisdicción, robando teléfonos móviles, dentífricos y bebiéndose el café tras haber abierto las neveras", contaba el diputado Hiren Das el pasado sábado ante el Parlamento del Estado de Assam. Según él, los primates incluso han llegado a "abofetear a mujeres cuando han intentado echarlos de las casas".

"Es un tema de gran preocupación en mi zona, donde actualmente ya se han vuelto agresivos más de 1.000 monos", añadió Goneswar Das, otro diputado que representa al distrito de Raha (al este de Assam). El ministro de Vida Animal de Assam, Rockybul Hussain, anunció la formación de un comité para estudiar el problema.

La semana pasada, alrededor de unas 24 personas resultaron heridas a causa de un saqueo realizado por monos en un barrio de Nueva Delhi. En octubre, el teniente de alcalde de esa ciudad murió tras caerse del balcón de su casa después de haber sido atacado por unos monos.

Los esfuerzos para capturar a los animales se complican por el hecho de que los hindúes consideran a los monos como la encarnación de Hanuman, el dios mono que simboliza la fuerza.

2 de noviembre de 2007

X. eguna, Hyde Park-eko hizlariak


Hanka igeltsoarekin edukitzeak irakurketara eraman nau. Nire egunen errepasoa egiten badut egunaren zati handi bat irakurtzen pasatzen dut, besteak beste Hyde Park-eko hizlaria.

"Liburuaren protagonista Leo da, adin batera heldu den euskaldun erbesteratua. Bere bizitza kontatzeko erabakia hartu du eta horrela, Londreseko Hyde Park-en bere historia hasiko zaie kontatzen igandero, maleta baten gainera igota, inguratzen zaizkion entzule guztiei. Ez da heroi bat izan , baina bizimodu bitxia izan du eta istoiro ugari ditu ezagutzera emateko. Kasualitatez estudiante euskaldun batzuekin egingo du topo parkean."

4. atala irakurri dut eta bertan primeran kontatzen du nola hasi zen Leo maleta baten gainera igo eta bere historia kontatzen. Xelebrekeriak bultzatuta You Tube-tik ibili naiz Hyde Park eta Speaker's corner pixka bat ezagutu nahian. Gauza mordo bat dago!

Nik bi bideo labur aukeratu ditut zuei erakusteko. Lehengoan Speaker's Corner-eko hizlariak ezagutzeko aukera izango duzue eta bigarrenean, 70eko hamarkara jauzi egin eta Hyde Park-en The Rolling Stones zuzenean entzuteko aukera.


(A film documenting the experience of a sunday at Hyde Park's Speakers' Corner)


70eko Londresera jauzi egin nahi?


(Rolling Stones play Honky Tonk Woman in front of 500,000 people in Hyde Park)


Besarkada bat guztioi eta laster arte.

Aitor