12 de noviembre de 2008

Behobia Donostia 08




Mikel Astarlozak, itzuli handietan karrera barrutik nola doan kontatzen digu azken urteetan Berrian. Itzuliko azken egunean, gainera, 3 zortziko handi eskeintzeko ohitura du pasaiar txirrindulariak.
Guk pasa den asteburuan Behobia Donostia egin genuen, eta badakigun arren ez dagoela Mikelen neurrira jartzerik guretzako izugarria izan zen. Meritu gehiago al du ordubetean egin duenak 2 ordutan egin duenak baino? Bigarrenak ahalko balu ordu bakarrena egingo luke ez lituzke 2 korrika pasako!
Bromak aparte, hemen, animatu ninduzuen guztioi eskaini nahi nizkizuen 3 bertso. Nik zuok animatu nahi zaituztet probatzera.


Maiatz aldeko arrats batean,
hitz aspertuez batera,
Harbeltzek irriz proposau zidan
Behobiaren aukera:
"guk hortarako, lagun, ez dugu,
ez ganora ez tankera...!"
Ta bapatean, korrikan ginan
Behobiatik Irunera.

Etxafleroaz jendea korri,
ezin aparta gainera,
zurrunbileak eraman gintun
gure indarren ertzera,
Ventas aldean belaun ondoa
jarri zitzaidan minbera...
baina guztion animoekin
jarraitu gendun aurrera.

Azkenik martxa hartu gendun ta
Miracruz aldean nekez,
gure helburua Boulevarda zan,
gehio ez gendun nahi, berez...
meta azpitik pasatu ginan
irrifar ta malko batez,
sufrimendua lasten joan zen
harrotasuna, berriz, ez.

Doinua: 8ko nagusi bat




vídeo

10 de noviembre de 2008

Azkoititik Zumarragara udazken koloretan

Aurreko egunetan euria egin duela eta lokatzetan ibliltzeko gogorik ez?

Hurrengo egunean Behobia - Donostia lasterketan parte hartu behar duzula eta gehiegi ez duzula fortzatu nahi?

Errekaz, basoz eta udazkenaz gozatu nahi duzula? Bada, hauxe da zuk bilatzen duzuna: Azkoititik Zumarragara Urolako trenaren bide zaharretik.

Azkoititik Zumarragara doan bidea trenbide zahar baten istoriez jantzi dago. Utzi zaitez eramaten errekaren sigi-sagen gora tunel eta basoetan zehar. Ez zara damutuko!

Ibilbidea orain eginez gero, gainera, udazkenaren kolore guztiak zuretzat opari!

Aprobetxatu eta ez ezazu utzi aukera hau aferrik galtzen: Azkoititik Zumarragarako bidegorriaren koloreak, errekaren hotsak eta basoaren usaina doan!

Azkoititik Zumarragara, ez zara damutuko!!




Oharra: konpainia ona bilatzea zure kontu joan beharko du