26 de marzo de 2008

Adbertsitatea

Kaixo berriro ere,

Nonbait irakurria dut Blog-ak egunero, edo gutxienez astero eguneratzea komeni dela. Ez da nire kasua. Ia 3 hilabete pasa dira azken aldiz txoko honetan idatzi nuenetik.
Nik eguneroko bezala hartzen dut, oso noizean behin idazten dudan eguneroko bezala. Gehienean erreflexioren bat bilatzen dudanean edo zerbait interesgarria aurkitu dudanean jotzen dut bertara. Gaur berri garratz batek astindu nau: lagun baten arreba hil da.
Azken boladan asko erakartzen nauen gaia da heriotza. Heriotzaren tratamendua hobeto esanda. Kultura eta garai ezberdinetan era ezberdinean tratatua izan da. Gurean gutxi hitz egiten dela iruditzen zait. Guztiok diogu beldur eta inguruko inor hiltzen denean atsekabea edo pena sentitzen dugu, bereziki geratu direnengatik. Esanak esan arreba bat hil dela onartzeak denbora eskatuko du.
Honekin lotuta, azken hilabeteetan bueltaka dabilkit Facundo Cabral izeneko argentinar bat. Gizon zaharra bera Quinteroren programan entzun nuen eta atentzioa deitu zidan bizitza ulertzeko bere erak. Egun batean you Tubera sartu eta beragatik galdetu nuen. Jarraian duzuen bideioan besteak beste bere bizitzaren laburpentxo bat egiten du, eta berak ere ezagutu du zer den anai-arrabak bidean geratzea.
Nahi duenari elkarrizketaren jarraipena ikustea gomendatzen diot.
Hurrengora arte