26 de julio de 2007

Julen Santiago

"Julen Santiago", hori da mobilean agertzen zaidana Juleni deitzen diodanean edo berak deitzen didanean. Iaz ezagutu nuen, Santiagoko bidean.

Bakarrik atera nintzen Santiago aldera. Naparro aldetik bisita batzuk egin eta enamoramentu bat sufritu ondoren bakarrik nindoan Burgosetik aurrera. Herri txiki bateko andre zahar bati hurrengo herrirako km asko falta zirela galdetzen nion bitarten aurpegia ezaguna egin zitzaidan neska eta mutil gazte bat pasa ziren ondotik. Atzetik joan nintzaien neska hura nik uste nuena zen jakiteko, baina keba! Neska Sandra zen eta mutila Julen.

Elkarrekin hurrengo herrira heldu ginenean Julen eta Sandrak geratzea erabaki zuten, nik baina km gehiago baitzeramatzaten gainean. Ni ordea fresko nengoen, baina konpainia gustoko nuenez eurekin geratzea erabaki nuen. Bete-betean asmatu nuela uste det.

Harrezkero ez dut zalantza handiegirik izan Donostian izan naizenean Juleni deitzeko bizikletaz bueltatxo bat egiteko aitzakiarekin. Eta aurten ere aprobetxatu beharra nuen Donostiako egonaldia Ingurugiroan aditua den mutil honekin inguruak bisitatzeko.

3 comentarios:

Itziar dijo...

Kaixo Aitor!
Gustatu zait zure blog-a baina ez duzu asko idazten azken boladan. nik beste bat egin dut.
Muxu!
Itziar.

Sobre Ruedas dijo...

Aupa Itziar,

Animatu zara zu ere! Egia da azken bolada ez dudala bidaiarik egiteko aukerarik izan. Zer egingo diogu ba! Hala ere orain txago txiki bat egingo det zure blog horretara...

Itziar dijo...

Gustatu zait txago hitza, ez nuen ezagutu!
Ez dut argazki berriak jarri blogean eta badaukat bidai batzuk kontatzeko parada, beraz, aste honetan egingo dut.