
Egia esan primerako igandea egin digu. Goizeko 10etan geratu gara (aizue, igandea igandea da!) Atxur, Julen eta hirurok. Donostiako Easo plazan Topoa hartu dugu Oiartzunera eta handik bizikleta gaineran jarri eta Aritxulegira. 6 bat Km-ko igoera da ranpla xuabeekin eta sekulako paisajeekin. Egia esan primerako bidai proposamena izan da: Oiartzunetik Aiako Harrien ondotin Lesakara jaitsi, Lesakatik Berara eta handik Ibardinetik Hendaiara. Etxera gosearikin iristeko moduko buelta!
Nire bi lagunek Aritxulegi eta Aginan itxoin didate eta Ibardinen, berriz, hirugarren iristen utzi! je,je Beraiek Corsikara joateko prestatzen ari ziren: 10 bat egun Mediterraneoko irla hartatik bizikletaz. Erakargarria, ezta?
Julen, Atxur espero det bidaia ondo joatea eta bueltakotan ere elkarren berri izatea beste bueltatxo bat emateko eta hango abenturak entzuteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario