26 de julio de 2007

Julen Santiago

"Julen Santiago", hori da mobilean agertzen zaidana Juleni deitzen diodanean edo berak deitzen didanean. Iaz ezagutu nuen, Santiagoko bidean.

Bakarrik atera nintzen Santiago aldera. Naparro aldetik bisita batzuk egin eta enamoramentu bat sufritu ondoren bakarrik nindoan Burgosetik aurrera. Herri txiki bateko andre zahar bati hurrengo herrirako km asko falta zirela galdetzen nion bitarten aurpegia ezaguna egin zitzaidan neska eta mutil gazte bat pasa ziren ondotik. Atzetik joan nintzaien neska hura nik uste nuena zen jakiteko, baina keba! Neska Sandra zen eta mutila Julen.

Elkarrekin hurrengo herrira heldu ginenean Julen eta Sandrak geratzea erabaki zuten, nik baina km gehiago baitzeramatzaten gainean. Ni ordea fresko nengoen, baina konpainia gustoko nuenez eurekin geratzea erabaki nuen. Bete-betean asmatu nuela uste det.

Harrezkero ez dut zalantza handiegirik izan Donostian izan naizenean Juleni deitzeko bizikletaz bueltatxo bat egiteko aitzakiarekin. Eta aurten ere aprobetxatu beharra nuen Donostiako egonaldia Ingurugiroan aditua den mutil honekin inguruak bisitatzeko.

Aritxulegi - Lesaka - Hendaia

Egia esan primerako igandea egin digu. Goizeko 10etan geratu gara (aizue, igandea igandea da!) Atxur, Julen eta hirurok. Donostiako Easo plazan Topoa hartu dugu Oiartzunera eta handik bizikleta gaineran jarri eta Aritxulegira. 6 bat Km-ko igoera da ranpla xuabeekin eta sekulako paisajeekin. Egia esan primerako bidai proposamena izan da: Oiartzunetik Aiako Harrien ondotin Lesakara jaitsi, Lesakatik Berara eta handik Ibardinetik Hendaiara. Etxera gosearikin iristeko moduko buelta!

Nire bi lagunek Aritxulegi eta Aginan itxoin didate eta Ibardinen, berriz, hirugarren iristen utzi! je,je Beraiek Corsikara joateko prestatzen ari ziren: 10 bat egun Mediterraneoko irla hartatik bizikletaz. Erakargarria, ezta?

Julen, Atxur espero det bidaia ondo joatea eta bueltakotan ere elkarren berri izatea beste bueltatxo bat emateko eta hango abenturak entzuteko.

15 de julio de 2007

Mahai ingurua


Aupa! Sartu zarete blogean! Beno, ondo dago. Ni gustiloa hartzen hasi naiz honi, eta gainera uste baino errazagoa da. Badakit ze eskatuko dizuedan Mahai Inguruan esan zirenak kontatzearen truke, ZUEN KOMENTARIOA. Horretarako COMENTARIOS agertzen den lekuan klikatu eta zuen iritzia sartu, fale?

Mahai inguruak ordu eta erdi inguru iraun zuen. Jendeak galderak planteatu zizkieten eta hirurek, Daniel, Suresh eta Vance galderok erantzuten, iruzkintzen zituzten. Oso kuriosoa zen Vancek bere itzaldietako ildoa jarraituz galdera guztien erantzuna interneteko web orrien bidez eskaintzen zuen, erantzun guztiak sarea daudela erakutsi nahian.

Galderak bi bidetatik joan zirela esango nuke. Alde batetik irakasleoi klasea emateko orduan azterketak gure metodologia nola baldintzaten duen eta bestetik hizkuntz txiki eta botere gutxikoek dituzten arazoak.

Lehen galdera klasean diskurtsoen generoak ze leku behar duen azterketa helburu den klaseetan izan zen. Danielek onartzen zuen azterketen eragina, beraz helburu hori ardatz hartuta beste diskurtso batzuk ikasleekin NEGOZIATZEA proposatzen zuen.

Galdera horrek beste honetara eraman gintuen: diskurtsoen generoari buruz ari garen bitartean azterketak eredu klasikoagoakoak dira, zer egin daiteke? Danik esan zuen arrazoi asko medio azterketak direla hizkuntza baten ikasketa prozusuan dagoen atal kontserbadoreena, baina, hala ere, bere ustez hori ere aldatzen ari dela, Europako Markoak ere komunikatiboagora bideratzen ari baita. Beraz, egia da arazo bat dela baina baikorra da aldaketari begira.

Honekin lotuta, Sureshek bere ikasleei azterketa klasiko hauek diskurtso genero bat gehiago bezala aurkezten die, besteei balioa emanez.

Galdea bat Venezuelako tribu batzuen hizkuntzen irakaskuntza nola egin izan zen, hizkuntza hauek inoiz idatzi gabeak badira. Beste hiru galdera ingeleseko irakasleek egin zituzten eurek nerabeekin ikusten dituzten arazoi buruz.

Bukatzeko galdetu ziguten ea EHa irekita dagoen beste komunitateak onartzeko. Berriro azpimarratu zuten hizkuntzak gehitu egin behar direla, eta hizkuntza bat ezinbestekoa dela komunitate batean sartzeko. Nola erakarri jendea hizkuntza horrerata? Danielen ustez Identitatearekin lotuz.

Gauza gehiago ere esan ziren, baina nahikoa izango da, ezta? Hala ba, orain zuen txanda komentarioekin!

Aitor

12 de julio de 2007

Erribera

Nondik atera den BLOGaren kontu hau? Ba, Donostian egiten ari garen ikastaro batetatik. Irakasleak Vance Stevens da, Australiarra eta teknologiak erabiliz teknologien erabilera azaldu nahi digu. Atzo Bloga ireki genuen eta gaur etiketa bat idazteko eskatu digu: the word is flat, ni ere sinesten hasia naiz mundua uste baino lau eta txikiagoa dela!

11 de julio de 2007


Intentzio polita zen hasieran eta abentura polita izan da. Eskerrak eman beharrean naiz Lizarrako Iñaki, Arantxa eta euren familiari horrelako igande arratsalde bat eskeintzeagatik. Caparrosoko Elvirari, nik eskatu gabe bere etxeko ateak ireki eta bere familia eta bizimodua erakusteagatik, baita Luisi ere, Bardeetako informazioa uzteagatik eta Tuterako Beari, Erriberan euskaraz ikasi eta bizi nahi izatea zenbat kostatzen den erakusteagatik. Guztioi muxu handi-handi bat eta eskerrak bidai hau aberasteagatik.
Zorretan geratzen naiz guztiekin!

Aitor

Euskal Herrian Behera


San Juan inguruko egunak aprobetxatuz Zumarragatik Tuterara abiatu ginen bizikletaz