29 de diciembre de 2007

Eskerrik asko


Zer iruditzen zaizue? Annalyn deitzen da eta filipinarra da. Meatzari kolonia batean bizi da Manilatik gertu. Ez al dirudi hegan dagoela?

Unicef-en web-gunera sartu naiz urteko argazkiak ikusteko asmoz. 6 agertzen dira zein baino zein esanguratsuagoak. Nik Annalynena aukeratu dut, asko gustatzen zait argazkiaren kontrastea.

Badirudi urte hau ere badoala eta Unicefek bezala askok eta askok egiten dugu urtearen balantzea. Normalean horoskopoan bezalaxe dirua, osasuna eta maitasuna nola joan zaigun erreparatzen dugu. 3en artean 2007.a hobekien isladatzen duena osasuna izan da nire kasuan.
Ez nire osasuna bakarrik, baita nire ingurukoena ere.

Osasuna behar da Aste Santuan Irlandatik ibiltzeko, osasuna San Juanak aldera bizikleta hartu eta Nafarroa zeharkatuz Tuterara iristeko eta osasuna hainbat eta hainbat bidaia eta proiektu egiteko. Osasunik ez bada, kitto! Ia uztail eta abuztua pasa zituen Aitak ospitalean ingresatuta eta beste hilabete bat pasa dut nik hanka puskatuta ia geldirik.

Ibili, ibili naiz baina inguruko jendeari esker. Hanka igeltsoarekin izan dudan azaro honetan lehengusuarekin Tolosa eta Oiartzunera joan naiz bertsoak entzutera, Oso, Xolomo eta Txomin etxeraino etorri dira bila gaueko musaldia botatzekoe, Aitorrek eta Igorrek ere kalera atera naute horretarako txofer lanak eginez, telefono dei batzuk eta emilio batzuk ere jaso ditut ilusio handiz, eta zer esan gurasoez? Txapela kentzeko modukoa, beraz eskerrak emateko moduan nago.

Erlazio pixkat dagoen harreman guztietan izaten dira arazo eta ezinulertuak, baina horrelakoetan besteek gurekin izan dituzten detaile hauek gogoratzea ere komeni da ez delako gauza handirik behar zoriontsu ibiltzeko, ezta Annalyn?