19 de noviembre de 2012

Doctor Deseo...


Joan den larunbatean, Bergaran emandako kontzertuaren ondoren, uste dut hobeto ulertzen dudala nondik datorkien Doctor Deseo izena. Desioa bilatu zuten, eta nigan lortu egin zuten!


16 de mayo de 2010

Aste Santua bizikletaz

Aste Santua baliatuz bizikletaz ibiltzeko berriro elkartu ginen iaz Europan zehar ibili ginen lagunok. Oraingoan, berriz egun gutxiagoko ibilidea: Somportetik (Huesca) etxera. Etxera diot argakiko laurok bizikletaz itzuli ginelako geure etxeetara.

Polita izan zen berriro elkartu eta pedalei eraginez paraje eta jende berria ezagutzea. Aurten ez dakit honelako beste bidaiarik egiteko aukerarik izango dudan, udararako beste plan batzuekin bainabil. Jakin nahi?

Ba laister izango duzue horiexen berri...


Aitor

26 de diciembre de 2009

2009ari begira

Eguberri on, blog-zale! Bisitari berria bazara, ongi etorri.

Aitortu behar dizut Blog hau landarea balitz ia ureztatu gabe atera behar izan duela aurrera. Beraz, izatekotan ere espezie gogor horietakoren batekoa beharko du, basamortuko kaktusa edo!

Inongo pretentsiorik gabe idazten dut bertan, noizean behin, atsedentxo bat egin eta gauzak berrikustea ondo baitator.

2007ko urte amaieran UNICEFek urte hartako argazkirik onenak eman zituen argitara. Neuk gehien gustatu zitzaidana ekarri nuen txoko honetara. Hor izango duzue, behealdean 2007ko azken sarreretan.

Aurten, aldiz, ez dut kanpora begiratu eta atera ditudan argazkien artean gehien gustatzen zaidana aukeratzen saiatu naiz. Hauxe aukeratu dut eta ez dakit zehazki zergatik. Koloreengatik? Itzalarengatik? Denboran bidaiatzera naramalako?... ez dakit, baina zuei eskaintzeko modukoa iruditzen zait.

Urte berri bikaina izan dezazuela!


Aitor



16 de octubre de 2009

Danubion behera Europan barna




Abuztuan 3 lagunekin batera (4 egun batzuetan!) Europaren bihotzetik ibili gara bizikletaz. Frantzia zeharkatu genuen autoz, Suizatik sartu-irtena,Oihan Beltza zeharkatu, Alemaniko Babaria eskualdean gari soroetan mozkortu, Austriako Kontzentrazio Zelaietan isildu, Eslobakian gorritu eta Budapesten galdu. Hori eta askoz gehiago izan dira 27 egun horiek.

19 de abril de 2009

Paz-ko Astea!


Doinua: Domingok egin eban

lastosko zubixe (hey!)


  1. Aste Santu santua!

Nolako irrika!

Granadara juteko,

egin gendun zita…

eta ideia hura

ospatzen hasita,

egun bat galdu gendun

resakaz etsita


  1. Baina astelehena

hasi gendun guapo,

hiru lagun-zahar eta

furgoneta, bapo!

Alpujarretaraino

abitu beharko…

iritsi ta lotara

guztia biharko!


  1. Asteartean goiztxo

ez ginen zutitu.

Kanpin eta trasteak

furgonetan bittu

mugitzen hasterako

euria aditu…

eta itzuli arte

ez zuen gelditu.


  1. Biharamuna berriz,

Granada hiria,

eta Alhambraraino

joan behar ia,

hango monumentu ta

hango jende pila…

galduta pasa nuen

bisita erdia.


  1. Osteguna euritan,

jadanik etsia,

bisitatu genuen

“parque de ciencia”

badakigu guztiak

dula garrantzia,

baina galdu genuen

gure pazientzia!


  1. Ta konturatzerako

ostirala zala,

ia azken eguna,

aibala, aibala!

Gutarretaz oroitu

beharko ginala…

Ta gezurrez beteta

bidali postala.


  1. Eta larunbatean

bidaia bukatu.

Furgonetan sartuta

etxera abiatu.

nahiz ta “arazoren bat”

nahi nuke aipatu:

berriro ere gustora,

ni baietz bueltatu!





16 de febrero de 2009

Bonjour!

Ikaragarriak dira Pirineoak.

Frantziako lautadatik zoaz ziztu bizian eta bapatean hantxe azaltzen dira, izugarri. Zure txikitasunaren jabe egin zaitezen.

Asteburua eskiatzen pasa dugu Frantzian, Luz Ardidenen hain zuzen. 6 lagun, eguraldi zoragarria eta Pirineoak erabat zurituta, gehiago eskatzerik?

Aitor

12 de noviembre de 2008

Behobia Donostia 08




Mikel Astarlozak, itzuli handietan karrera barrutik nola doan kontatzen digu azken urteetan Berrian. Itzuliko azken egunean, gainera, 3 zortziko handi eskeintzeko ohitura du pasaiar txirrindulariak.
Guk pasa den asteburuan Behobia Donostia egin genuen, eta badakigun arren ez dagoela Mikelen neurrira jartzerik guretzako izugarria izan zen. Meritu gehiago al du ordubetean egin duenak 2 ordutan egin duenak baino? Bigarrenak ahalko balu ordu bakarrena egingo luke ez lituzke 2 korrika pasako!
Bromak aparte, hemen, animatu ninduzuen guztioi eskaini nahi nizkizuen 3 bertso. Nik zuok animatu nahi zaituztet probatzera.


Maiatz aldeko arrats batean,
hitz aspertuez batera,
Harbeltzek irriz proposau zidan
Behobiaren aukera:
"guk hortarako, lagun, ez dugu,
ez ganora ez tankera...!"
Ta bapatean, korrikan ginan
Behobiatik Irunera.

Etxafleroaz jendea korri,
ezin aparta gainera,
zurrunbileak eraman gintun
gure indarren ertzera,
Ventas aldean belaun ondoa
jarri zitzaidan minbera...
baina guztion animoekin
jarraitu gendun aurrera.

Azkenik martxa hartu gendun ta
Miracruz aldean nekez,
gure helburua Boulevarda zan,
gehio ez gendun nahi, berez...
meta azpitik pasatu ginan
irrifar ta malko batez,
sufrimendua lasten joan zen
harrotasuna, berriz, ez.

Doinua: 8ko nagusi bat




vídeo