20 de octubre de 2008

Perretxikutan ibili

Urriaren erdialdea, Gipuzkoa eta Nafarroa arteko parajeetan. Goiz eguzkitsua, tenperatura epela goizetik. Zuhaitzak hosto horiak eranzten basoa mila koloreko alfonbraz jantziz.

Ez dago perretxikutara joatea bezalakorik naturan murgiltzeko. Errekatxoak gurtzatu, perretxiku txarrak aztertu jakintsuarena eginez... primerako plana, nire kasuan, urtean pare batean egiteko.

Aurten, ordea, krisia mikologiara ere heldu da antza, eta onttoek ez dute atera nahi. Beraz, saskikada pardillarekin itzuli ginen etxera. Afaritxo bat ere antolatu genuen lagun artean. Badaezpada probatu ez zituen "lagunik" ere izan zen.

Egun polita antolatu genuen "pardillen" kontura!

Aitor


12 de octubre de 2008

Zarrakastelutik Bardenen bihotzera



Ibili zarete inoiz Bardenetan bizikletaz?Ikaragarri lurralde gogorra da.

Begiratzen duzun lekura begiratzen duzula guztiak berdina dirudi. Harriak, harea, lurra, hautsa.

Kilometroak luzeegiak egiten dira. Aurrera zoan amaigabeko bideetan eta azkenean, bukaera datorrela uste duzunean... dena hasten da berriro eta badirudi ez duzula ezer aurreratu. Lehengo lekuan zaude.

Kontuz ibili beharreko lekua da. Zakarra. Lakarra. Cañada Realetik Bardenak iparretik hegora gurutzatzen zituzten artzaiak ez dituzu jolasean imagintzen lurralde izugarri horretan...

Baina badakizue zer? Konpainia ona izanez gero edozein lekutara joan zaitezkela eta nik primerako bi lagun izan ditut. Bi Karateka: Carlos "El Nuevo" eta Angel "Angelillo". Hauekin infernuko zulora ere joan daiteke bat barre egiteari utzi gabe.

Eskerrak eman nahi dizkiet biei hain asteburu ederra pasatzeagatik. Baita Angelen familiari, Edurne barne, haien ederki hartzeagatik euren artean. Zorretan geratzen naiz.

Aitor