27 de julio de 2008

Zer behar du astebukaera batek?

Zer behar du astebukaera batek?

Nik uste dut, urteen poderioz, osagaiak esatea badaukadala. Niretzat asteburu borobil bat izateko osagaiak Santiago egunaz luzaturiko asteburu honetan izan topatu ditut.

Batetik: MUGIMENTUA. Mugitu beharra dago. Berdin da nora, mugimentua gakoa da. Ni, adibidez, Donostiara joan nintzen. Egia da luxua dela Donostia etxea izatea, beraz, aprobetxatu beharko!

Mugimentuarekin lotuta: BIZIKLETA. Egia da blog hau "bizikletaz" izena edukitzeko gauza askori buruz hitz egin dudala bizikletari buruz baino. Baina asteburu eder batek kirol puntu bat eskatzen du eta nirea eguraldi onarekin bizikleta da.

Hirugarrena: LAGUNAK. Betikoak, aspaldi ikusi gabeak eta berriak. Betikoekin hondartzara joan nintzen eta bertan lehengo lagun bat aurkitu nuen ezustean. Ederra da lehengo lagunekin elkartu eta elkarrengana gerturatzea. Ederra da bakarrik zabilatzan batean Kursaletik bi lagunekin topatu eta Jazzaldiko kontzertu bat elkarrekin entzutea laguntasuna berritutz. Ederra da trenean sartu, lekurik ez eta kalean gitarra jotzen bizi den 50 urteko gizon zahar batekin treneko ordubetea konpartitzea.

Laugarrena: MAITASUNA. Beno, ejem, ederra da saiatzea!

Ederra da bazkaltzeko ordutegirik gabe ibiltzea eta afaltzeko berdin. Ederra da goizeko bederatzietan bizikletan ibiltzeko etxetik ateratzea eta goizeko zazpietan etxeratzea parte zaharretik. Ederra da Donostiko lagunarekin geratzea zerbait hartzeko eta harek bizikleta plan gehiago proposatzea. Ederra da biziletaz izerditan blai eta jota zaudenean dutxan sartzen zarenekoa. Ederra da udako bizkletako bidaiarako lezioren bat ikasi duzula pentsatzea. Ederra da astelehenari inongo beldurrik gabe begiratzea.

Zer behar duen astebukarera batek? Izan dudana baina gutxiagorekin ere gustora egongo nintzateke.

Sobre ruedas