
Aupa lagunok! Ba al dago bi urteren ondoan futbitora jokatzera joan eta hanka eskaiolatuta bukatzea baina okerragorik? Ba bai, etxean egon beharra eta ordenagailuarekin borrokan ibiltzea!
Igeltsoa jarri didatenetik pazientzia dexentekin eraman dut muletekin mugitzearena (nahiz eta behin baina gehiagotan ia muturrez aurrera erortzekotan egon), harnasa hirutan hartuta eraman dut sukaldera joan eta etxekoek niri dena prestatzea, gizonki eutsi diot amorruari komunera joan eta pixa egiteko komeriak nituela ikustean..., baina hau ez. Ezin dut jasan ordenagailua gaizki ibiltzea!!!
Izugarria da denbora gutxian ordenagailuak nire egunerokoan hartu duen lekua. Orain dela urte bat etxean ez genuen Internetik eta herriko Kazeta Gunera joaten nintzen Korreoa edo informazioren bat bilatu nahi nuenean. Iaz, ordea, on-line ikastaro bat egitera animatu nintzen eta horrek etxean Interneta sartzera bultzatu. Haseran Telefonicaren ordukako bonoak hartu nituen baina gutxira tarifa planara jauzi egin genuen. Harrezkero nire entretenimentu handiena da.
Batzuetan izaten ditugu haserrealdiak (baina zein bikotetan ez?) eta berak boikoteatzen nau. Arazoa larria bada konpontzen saiatzen naiz, eta horrela gabiltza azken boladan. Badirudi gaurkoan konpondu dugula gure artekoa, zeren egia esan: nahiz eta elkarrekin denbora gehiegi ez daramagun behar dudala sentitzen dut je,je
Beno lagunok, beste bat arte!
Oharra: komentariorik egin nahi baduzue Gmailen izena eman behar duzue, korreo modukoa da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario