26 de diciembre de 2009

2009ari begira

Eguberri on, blog-zale! Bisitari berria bazara, ongi etorri.

Aitortu behar dizut Blog hau landarea balitz ia ureztatu gabe atera behar izan duela aurrera. Beraz, izatekotan ere espezie gogor horietakoren batekoa beharko du, basamortuko kaktusa edo!

Inongo pretentsiorik gabe idazten dut bertan, noizean behin, atsedentxo bat egin eta gauzak berrikustea ondo baitator.

2007ko urte amaieran UNICEFek urte hartako argazkirik onenak eman zituen argitara. Neuk gehien gustatu zitzaidana ekarri nuen txoko honetara. Hor izango duzue, behealdean 2007ko azken sarreretan.

Aurten, aldiz, ez dut kanpora begiratu eta atera ditudan argazkien artean gehien gustatzen zaidana aukeratzen saiatu naiz. Hauxe aukeratu dut eta ez dakit zehazki zergatik. Koloreengatik? Itzalarengatik? Denboran bidaiatzera naramalako?... ez dakit, baina zuei eskaintzeko modukoa iruditzen zait.

Urte berri bikaina izan dezazuela!


Aitor



No hay comentarios: