12 de octubre de 2008

Zarrakastelutik Bardenen bihotzera



Ibili zarete inoiz Bardenetan bizikletaz?Ikaragarri lurralde gogorra da.

Begiratzen duzun lekura begiratzen duzula guztiak berdina dirudi. Harriak, harea, lurra, hautsa.

Kilometroak luzeegiak egiten dira. Aurrera zoan amaigabeko bideetan eta azkenean, bukaera datorrela uste duzunean... dena hasten da berriro eta badirudi ez duzula ezer aurreratu. Lehengo lekuan zaude.

Kontuz ibili beharreko lekua da. Zakarra. Lakarra. Cañada Realetik Bardenak iparretik hegora gurutzatzen zituzten artzaiak ez dituzu jolasean imagintzen lurralde izugarri horretan...

Baina badakizue zer? Konpainia ona izanez gero edozein lekutara joan zaitezkela eta nik primerako bi lagun izan ditut. Bi Karateka: Carlos "El Nuevo" eta Angel "Angelillo". Hauekin infernuko zulora ere joan daiteke bat barre egiteari utzi gabe.

Eskerrak eman nahi dizkiet biei hain asteburu ederra pasatzeagatik. Baita Angelen familiari, Edurne barne, haien ederki hartzeagatik euren artean. Zorretan geratzen naiz.

Aitor

No hay comentarios: