
Hanka igeltsoarekin edukitzeak irakurketara eraman nau. Nire egunen errepasoa egiten badut egunaren zati handi bat irakurtzen pasatzen dut, besteak beste Hyde Park-eko hizlaria.
"Liburuaren protagonista Leo da, adin batera heldu den euskaldun erbesteratua. Bere bizitza kontatzeko erabakia hartu du eta horrela, Londreseko Hyde Park-en bere historia hasiko zaie kontatzen igandero, maleta baten gainera igota, inguratzen zaizkion entzule guztiei. Ez da heroi bat izan , baina bizimodu bitxia izan du eta istoiro ugari ditu ezagutzera emateko. Kasualitatez estudiante euskaldun batzuekin egingo du topo parkean."
4. atala irakurri dut eta bertan primeran kontatzen du nola hasi zen Leo maleta baten gainera igo eta bere historia kontatzen. Xelebrekeriak bultzatuta You Tube-tik ibili naiz Hyde Park eta Speaker's corner pixka bat ezagutu nahian. Gauza mordo bat dago!
Nik bi bideo labur aukeratu ditut zuei erakusteko. Lehengoan Speaker's Corner-eko hizlariak ezagutzeko aukera izango duzue eta bigarrenean, 70eko hamarkara jauzi egin eta Hyde Park-en The Rolling Stones zuzenean entzuteko aukera.
(A film documenting the experience of a sunday at Hyde Park's Speakers' Corner)
70eko Londresera jauzi egin nahi?
(Rolling Stones play Honky Tonk Woman in front of 500,000 people in Hyde Park)
Besarkada bat guztioi eta laster arte.
Aitor


No hay comentarios:
Publicar un comentario